XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

plasma Odolaren parte likidua.

plasta! Zarata, kolpea eta abar adierazteko hitza.

plastada Ikus zaplasteko.

plastika Buztin, argizari, hari, soka eta abarrez irudiak egitearen artea;

artelanak egiten irakasteko asignatura:

Gaur arratsaldean plastika daukagu ikastolan.

plastiko Prozesu kimikoen bidez lortutako materiala, era guztietako gauzak egiteko erabiltzen dena:

Lore hauek ez dira naturalak plastikozkoak baizik.

plastilina Kolore ezberdinak dituen materia plastikoa, irudiak egiteko erabiltzen dena:

Plastilinaz egin ditugu aurtengo jaiotzaren irudiak.

plataforma Zoruak baino garaiera handiagoa duen gainazal lau eta horizontala.

plater 1. Jateko erabiltzen den portzelana, keramika edo abarrezko ontzi zirkularra:

Mahaia jartzen duzunean, jar itzazu bost plater sakon eta bost zapal.

2. plater hegalari Lurrazkanpokoen espaziuntzia. Ovni

platerkada Plater batean sartzen den janari-kopurua:

Patxik platerkada- erdi bat zopa jan du.

platertxo 1. Plater txikia:

Platertxo hauek postrerako dira.

2. Balantza batek pisatu nahi diren gauzak ezartzeko dituen plateretako bakoitza.

3. Elkarren kontra jotzen diren metalezko bi plater handiz osatutako musikatresna.

platino Zilarraren kolorea duen metal baliotsu eta oso preziatua.

plato Filmeak eta telesaioak filmatzeko eszenatoki-moduan erabiltzen den leku egokia.

plaza 1. Herri zein hirietan, etxez inguraturik egon ohi den espazio handia, arkupeak dituena:

Igandean dantzaldia egingo da herriko plazan. Enparantza.

2. Ikus merkatu.

3. plaza betean esan Zerbait jende askori jakin erazi.

4. plazako neurriak Jendaurrean jokatzeko legeak.

5. plaza-gizon Jendaurrean aritu eta ongi moldatzen den gizon ezaguna.

plazaratu da-du 1. Plazara joan.

2. Ikus argitaratu.

plazer Ikus poz.

plegatu 1. Ikus tolestu.

2. Ikus makurtu.

plegu 1. Tolesa:

Toles ezazue paperezko orria lau plegutan.

2. Ikus ohitura.

pleno Elkarte edo erakunde baten kide guztien batzarra:

Gaur bilduko da kongresuko plenoa.

pleura Birikak inguratzen dituen mintza.

plomu 1. Ikus oreka.

2. Ikus berun.

plubiometro Erori den euri-kopurua neurtzeko tresna.